2013/11/27

SAIOA, BETI SAIOA!

Arteseaga lepoan igoera hasi baino lehenago

Xuriain aldera, gailurra atzean dago ezkutaturik

Pistatik hasten gara eta hasiera erabat hormatua aurkitu dugu.


Pagoak mamuak bezala agertzen zaizkigu.

Elurte ederra dago mendian.

Eguna eguzkitsuak eta elurrak oso irudi politak utzi dute gaur.

Gaur pistatik ibiltzea luxu ba izan da.

Kontrargi eder bat.

Zuhaitzetako adarrak makur aude, elurraren pisua dela eta.

Martin eta Iñaki lanean gora...

... edo Iñaki eta Martin.

Saioaren aldapak, egoera bikaina.

Aldapatsua jartzen da.

Baztango eta Aldudeko mendiak ere zuriak daude.

Azken txanpa lehenengo igoera bukatu baino lehenago. Gero beste bi gehiago etorriko dira.

Iñaki kaskoan.

Martin kaskoan.

Kaskotik Xuriain aldera.

Pagadi gainean.

Hau Paradisua.

Hau ere Paradisua.

Gailurreko totxoa zuriz jantzita, atzean Okolin.
Iñaki gozatzen.

Jaitsierak oso onak izan dira.

2013/11/23

1. saio SAIOAN


Elurra iritsi da eta aurten Saioara iragan urtean baino lehenago eskiz joan gara. Ez da oso egun ona izan, laino itxia zegoelako, baina elur nahiko eta oso ona eskiatzeko. Goiko argazkia ihazkoa da, baina elur kantitate antzekoa izan dugu gaur.
Hasieran pistatik elurra oso ongi zapalduta zegoen, egun hauetan eta batez ere gaur, larunbata, goizean jende asko pasatu da hemendik; batzuk oinez beste batzuk iraupen eskiz eta gehienok zeharkaldiko eskiz, horregatik pista bikain zegoen. Basoan elur hautsa bikaina eta goiko aldapetan haizeak elurra estutu du eta ere eskiatzeko bikaina, lainoa eragozpen bakarra izan da. Hotza ere egin du eta goikaldean haize zakarra Dena den lehenengo eskiada izan da eta ezin gara kexatu. Joera hau mantenduko dela dirudi, beraz Saioa egiteko egun batzuk izanen ditugu oraindik. Gozatzera!






2013/11/07

CASTILLO DE ATXER 2.390 M., EKIALDEKO TXIMINIATIK


Tximinia handik dago ezkutaturik.

Gaur Ozako oihanera hurbildu naiz, Castillo de Atxer egiteko asmoz. Bidea, dena den, ez da ohiko bidetik baizik eta ekialdetik dagoen tximinia errez batetik.
Goizeko 8,20etan hasten naiz igotzen Guarrinzako pistan dagoen aparkalekutik, Barcal sakanatik Atxar de los Machosera doan bidetik. Hasieran eta ia lepora iritsi arte oso tente da bide hau, berehala altuera hartzen da. Lepora iritsi gabe eskuin aldera aldapa fuerteak hartzen ditut legardian eta ertzean ikusten den "gendarme" batera hurbiltzeko.
Badakit bidea handik pasatzen dela eta gertu tximiniak badaudela. Gendarmetik mugarriren bat ikusten da baina nahiko argi dago nondik joan behar den tximinietara iristeko.
Tximiniak berehala ikusten dira eta zalantzak ez izateko, ezkerrekoa hartu behar da. Harri puska bat du erdian kobazulo antzeko bat osatzen. Barruan sartuta 5-6 metrotako horma dago, lehenego pasoa IIIº da eta bigarena askoz errezagoa IIº seguruaski. Gaur elurra eta hezetasuna izan dira arazoak, horregatik lehenengoa pasatzea pixka bat gehiago kostatu zait. Handik gailurrera oso azkar iristen da.
Itzulera bide normaletik egin dut, baina berriz Atxar de los Machosera itzuli naiz, bide beratik jaisteko.

Bide hau, Barcal sakanatik doana, oso gutxi erabiltzen da eta zenbait tokitan ez dago bideko arrastorik ezta munarririk ere, horregatik batzutan eta batez ere goiko aldean (lepotik hurbil) nor bere instintoak esaten dion tokitik ibiliko da. Hala ere tokia espektakularra da, Castillo de Atxer mendiak beti ikuspegi ikaragarriak eskaintzen dizkigu eta bidea belardi goxo batetik doa, oso atsegina ibiltzeko. Lurreko gorria eta belardien berde koloreetako kontrasteak oso bitxiak dira eta Castillo de Atxerreko paretekin oso inguru bitxia osatzen dute.

Castillo de Atxer Barcal sakanatik

Gure tximinia ezker aldean dago.

Hiru erregeen Mahaiak bisita egin digu, gero lainopean desagertuko da.

Ezkerreko gendarmetik pasatu behar da.

Costatiza eta Punta Agüerri. 

Tximiniak agertzen dira, gurea ezkerrekoa da.

Hau da gure tximinia, bi eskalada paso egin eta gero zulo horretatik mendiko goiko aldera aterako gara .

Pixka bat hurbilago.

Bi pasoak egin ditut eta goian nago, bloke azpian pasatu eta gero.

Mendia zabaltzen da eta gailurra gertu daukagu.

Pasabide bat dagoela pentsatzea zaila da.

Lenito, Peña Forca, Rincon de Alano, Estriviella ......

Gailurrean.

Gailurretik Barcal sakana menperatzen da.

Gure etxeko Pirinioa

Pirinio aldera, beti bezala Midi protagonista.

Bisaurin.

Lenito, Peña Forca, Rincon de Alano ..., gailurretik ikusita.

Castillo de Atxerreko gailur nagusia (iparrekoa). Hemendik jaisten da, bide normaletik.

Igo dudan tximinia behetik ikusita.

Jaisten, lainoak hasi dira zabaltzen.

Kolore kontrasteak, lurra eta belarra, gorri eta berdea.

Punta Marcatón 2.219 m.


Barcal aterpea.

Guarrinza, Gorretak eta Atxerito.

Guarrinzako pista eta aparkalekua.

Anzotiello, Mallo Gorreta, Gorreta de los Gabachos, Ipar Gorreta Guarrinzatik ikusita.
Urdinez hasieran egin nahi nuen ibilbidea. Azkenean Aguas Tuertasetik ez nintzen itzuli.