2012/05/13

MALADETAKO BIRA

Atzo Maladeta igo genuen eta  falta zen taldea Benasquera iritsi zen C.A.F.en plana gauzatzeko. Frantziako 3 lagun etorri ziren eta hasierako plana Maladetako bira egitea izan bazen ere, gehienek Anetora igotzea zela uste zuten.
Hori izan zela eta, gaur igandean, La Besurtara berriz hurbildu gara eta 2 talde egin ditugu. Alde batetik Frantziakoekin batzuk Anetora joan dira eta beste bat Maladetako bira egiteko asmoz atera gara.
Eguraldia hasieratik txarra, atera baino lehen La Besurtan euria bota du eta bidean ere txaparrada batzuk jaso ditugu. Azkenean portatu da eta nahiko ongi egon da bukatu arte.
Elurra atzo bezala "arraindegikoa" baina eskiatzeko moduan, dena den Cregüeña Ibonetik Aragüels lepora iristeko kontu handiz pasatu dugu elurraren baldintza txarragatik.
Ibilbidea oso polita eta interesgarria Maladeta mendikatea ezagutzeko eta Aneto dagoen jendetzatik aldentzeko ere merezi du.
Bira hau egiteko fondo piska bat izan behar da luzea delako. 20 kilometro inguru eta 2.000 metro desnibela du.
Aukera badago Aneto gailurra egiteko, "Coronas" lepotik edo Estasen korridoretik. Hori egitea, pastelari ginda jartzea da.
Alba lepoa gertu daukagu, jasan genuen euriak plan  zalantzan jarri zuen. 

Zerua iluna eta odeitsua egon zen ia egun osoa.


Alba lepoan gaude, Posets garbia ikusten da.

Eskiada ikaragarria izan dugu Cregüeña Ibonera iristeko.

Gure gainean urrengo helburua, Aragüels lepoa. Elurreko baldintzak ez ziren oso onak.

Aragüels lepoan eta gainean gailurra, beste hiru mila.

Coronaseko Ibonetara jaisteko ere eskiada ona zegoen.

Aneto bizkarzaina izan genuen Aragüels lepotik. Hemen, Coronas Ibonean, zerbait jateko eta fokak lehortzeko aprobetxatu genuen.

Zerua ireki zen eta eguzkia zertxobait gozatu genuen.

Coronas lepora iristeko ere Anetora hurbiltzen gara

Berriro lepoa baino lehenago eguraldi txarra mehatxuka.

Iker prest dago Coronas lepoa gainditzeko, trepada errez baten bidez.

Coronas lepoan gaude ezkerrean Aragüels oso ongi ikusten da.

Iñaki eta bere atzean Anetoko glaziarra, jaitsiera ikaragarria.

Azkenean Aiguallutsera iritsi eta oinez La Besurtara.

2012/05/12

MALADETA, arraindegiko elurra goitik behera.

Aurtengo udaberriak, mendiko eskiko denboraldia luzatuko zelakoan,  itxaropenak sortarazi dizkigu. Orain dela 4 egun elur asko zegoen,batez ere Maladeta inguruan.
Hara jo genuen, aspaldin prestatuta genuen plan bat gauzatzeko. Eguraldi onik ez genuen harrapatu, ezta txarrik ere, baina tenperatura uda gorrian izaten dena sufritu genuen.
Horregatik egunez egun elurra oso azkar urtzen zen eta gero eta altuagoa aurkitzen zen, eta zer esanik ez bere baldintzaren gainean, goitik behera, orain erabiltzen den moduan, "arraindegikoa". Eta hau da gailurretik beheraino, berdin da 3.400 metrotan edo 2000 metrotan, diferentziarik ez dago.
Azkenean denboraldia luzatzearena bertan behera gelditu da 4 egunetan.

Asteburu honetarako "Club Alpin Francaise, section d´Ohrtez" delakoak ateraldia prestatua zuen, eta gu arduradunak ginen. Ateraldia Maladetako bira zen, igandean egiteko. Hala ere ostiraletik batzuk joan ginen eta larunbatean Maladeta igotzea erabaki genuen. Eguraldia ez zen oso ona eta goiz osoa mehatxuka egon zen.



Azkenean goizeko 6,15etan martxan jarri ginen eta koadrila osoa Maladetara abiatu ginen. Asmoa bi maladetak egitea zen, baina Ekialdeko Maladetako korridorea jaitsi eta segidan euria hasi zen eta gu pentsatu gabe kotxeetara ere itzuli ginen.

Eguraldiaz gain, asteburua izateak ere ilundu zuen ibilbidea, jende pilo bat zegoen, batez ere Anetora joateko,baina Maladetara ere nahiko hurbildu ziren. La Besurtara doan errepidea ireki berria zegoen eta seguruaski, horrek jende asko animatu zuen.


Eskiak jarri berriak eta Angelek taldeari martxa jartzen dio


Iker baikorra zegoen eta eguzkiko krema eman zuen, bada ez bada ere.

Padernako Tuca beti lekuko gure ondoan

Eguzkia lehenengo orduak ageri zegoen, gero eguraldia okertu zen eta euriak ere lagundu gintuen.

Noiz behinka denok biltzen ginen eta atsedenalditxo bat egiteko aprobetxatzen genuen.

Ansorena, Muskariakoa (Mendi taldea).

Angel eta Lourdesek luxozko bizkarzain eramaten dute.


Maladetako korridorean sarturik, zakurra ere saiatu zen baina ... ezin.

Sergio eta atzean Iñaki, lehenengoa korridorea bezain luzea.

Ni ere egon nintzen, hemen Ikerrekin korridoreko goi partean.

Iker zoriontsu gailurrera igo baino  lehenago,bere atzean Mendebaldeko Maladeta. Hara joatea zen gure asmoa baina euriak ez zigun utzi.

Aneto, Coronas eta Malditoak  Maladetako gailurretik.
Javier, Angel, Sergio eta Iñaki gailurrean.


Txema eta Sergio gailurreko lasaitasuna gozatuz. Udako tenperatura harrapatu genuen eta haizerik ez zegoen.

Maladetako korridore aurrean  jende asko pilatu zen.

Tuterakoak pozik ibilaldia bukatu eta gero.

Angel Doria,  ibilbidearen emaitzekin ere pozik gelditu zen.


2012/05/02

ATXERITO, meteoaren anka sartze.

Goiz ona ematen zuten gaur goizean eta goiza aprobetxatzeko Lintzara joan gara. Zeru urdina inondik ere ez zen ikusten baina guk itxorapena genuen, .... alferrik!

Petretxemako errekatik sartu eta lainoa, elurra, eta eguraldi izan ezik denetarik izan genuen. Elurra oso txarra igotzeko eta txarrago jaisteko. Azkenean Atxerito eta Txinebral artean gelditu eta itzuli ginen Lintza aldera.

Elur nahiko izanen zela uste genuen, baina alde honetan altua dago, ordu erdi oinez ibili ginen eta gero oso justu eskiekin joateko.

Hemendik aurrera mendi altuagoetara joan beharko dugu elurra aurkitzeko. Hala ere goitik bai badago elur nahikoa.
Goizean oso iluna zegoen, Plana de Diego justu ikusten zen.

Javierren atzean fondoko pistak  utzi eta  eskiak jartzeko, elurra oraindik ez.

Petretxemako erreka utzi dugu eta Arxerito aldera abiatzen gara.

Elurrak, ia goiz osoan bota zuen, eguraldiaren aurreikusiak ez zuen asmatu.

Atxerito bildurgarria gure aurrean agertzen zen.

Batzuetan urrunean eguzki izpiak asmatzen ziren.

Lapakizak goizeko eguzki gehiena izan zuen.

Atxeritoko azken pala eta gailurra asmatzen da, oso gertu izan genuen, hala ere Hemendik itzuli ginen.

Itzuli ginela, tarteak hasi ziren, beti Lapakiza aldera.

Elurra goztzeko ez zegoen, harriak ere edonon agertzen ziren.

Berriz oinez bukatu genuen

Bukaeran zerua piska bat argitu zen.