2011/12/31

BILBOTAR MENDIZALEAREN LARRUAN ... PAGASARRIRA!!

Urteak eta urteak, urte zaharra Bizkaian pasatzen eta aurten, azkenean, Bilboko mendizaleentzat den santutegira bisita bat egitea erabaki nuen.
PAGASARRI Bilboko mendirik ezagunena da eta Itsasadarra, Alde Zahara, San Mames edota Begoñarekin batera, Hiriko ikurra nagusietariko bat da. Hiritik oinez hasten ahal da igotzen eta egunero jende asko igotzen da.
Pagasarrik 673 metroak ditu eta ez da tokiko altuena, Ganekogorta mendikatean sarturik dago eta "Ganeko" mendia altuena da, 998 metrorekin.
Goiz altzatzen naiz eta Igertu lepoan dagoen aparkalekutik hasten da ibilaldia. Oso bide ona da eta ongi markaturik, ia ezinezkoa da galtzea. Ordu horretan jende gutxi ikusten dut, itzultzean beste kontu bat da.
Ordu erdi batean, Pagasarriko aterpean nago, hau gailurretik gertu dago, baina momentuz ez noa eta Ganekogorta mendirantz segitzen dut bidea, eguraldia oso lainotsu eta haizetsua da, baina nahiz eta ez ikusi bide oso nabari bat dago joateko. Beste hiru ordu laurden eta ganekogortan nago, dena zuri eta bustia, lainoak ez dit uzten argazkirik egin.
Berriz Pagasarri aldera eta orain bai Gailurrera noa. Orain ordu ona da eta eguraldia hobera doa, jendea ere edonon agertzen da, hasieran gutxi gero asko eta geroago ehundaka edo milaka, koadrilak, familiak, ....
Dena den oso modu ona urtea bukatzeko. Bilboko jendetza horretan murgiltzen naiz eta azkenean kotxean nago.
Ibilaldi polita, eguraldiagatik izan ez balitz. Azkenean haien "Paga" eta "Ganeko" ezagutu ditut. Momentu batean Bilbotarra sentitu naiz ...

Pagasarriko aterpea, 645 metroetan dago, hemendik 5 minututan gailurrera iristen da.
Pagasarriko gailurra, hemendik Bilbo ederki menperatzen da. Zer edo zergatik hau Bilbotarren mendi santutegia da.
Oso egun triste zegoen, hala ere zertxobait konpondu zen bukaeran.

Hemen nago Pagasarriko gailurrean, atzean Ganekogorta  ongi ikusten da.

Aparkalekutik gertu San Rokeko ermita dago, oso toki polita da.

2011/12/23

PETRETXEMA ETA LAPAKIZA

Azken elurteak hortzak zorroztu zizkigun, baina azkar jo zuen epeltze galanta eta euria, horrela elurra etorri zen bezala joan zen.
Hau gutxienez gertatu zen gure inguruko mendietan, hala ere denbora izan genuen Saioara eskiz igotzeko elur dezenterekin, hori bai euria eta lainoarekin batera. Horren geroztik pirinioan zer gertatuko zen susmatu genuen.
Oso ongi jakin gabe nora joan Lintza aldera abiatu ginen eta uste baino elur guttiago zegoen, beste aldetik gauean egindako hotzak elurra hormatu zuen eta Petretxematik karanpoiez jaitsi ginen lehenengo zatia, gero eguzkia hasi zen elurra aldatzen eta udaberrikoa utzi zuen hego aldeetan.
Lapakizara igotzeko baldintzak hobekiagoak ziren eta arazorik gabe egin genuen. Handik hego aldetik jaitsi ginen eskiadaz gozatzen.

Ikusi argazkiak                                                                                                                       


2011/12/13

XXXII MENDI ASTEA

Iruñeko planetarioan, XXXII Mendi Astea gaur hasiko da. Aurten abenduaren 13a eta 16a bitarte.

EGITARAUA:

13 ASTEARTEA 20etan        JERONIMO LOPEZ. Antartika atzo eta gaur.
14 ASTEAZKENA 20etan    LEO HOULDING. "Wildest Dream"
15 OSTEGUNA 20etan         GERLINDE KALTENBRUNNER K"ko Ipar Ertza
16 OSTIRALA 20etan           JAVIER ALONSO ALDAMA.Whymper eta Matterhorn
                                               Luzemetraia: "El Reto" (Luis Trenker)