Eski denboraldiari agurra emateko ezin hobekiagorik. Pasa den urtean bezala Maladeta inguruan ibili ginen.
Diego Casi eta biok bezperan joan ginen Besurtara, 5etan altxatu eta Julio, Martin eta Rafa han zeuden Anetora igo eta egunean Iruñera itzultzeko. Denok elkarrekin ateratzen gara, La Renclusa pasa eta 5 minututara eskiak jarri eta gezurra bazirudien ere, batzuk ganibetak jarri zituzten (beroa egiten zuen, baina gauean elurra izoztu zen).
Hortik gutxira, gure lagunak Aneto aldera jarraitu eta gu Alba leporantz. Handik aurrera bakardadea gure laguna. Lepotik Cregüeña ibonera jaitsi ginen, elurra gogorra baina espero ez genuena, oso ona eskiatzeko eta eguraldia nahiz eta tarteka odei potoloak izan, oso ona egon zen ere.
Aragüels lepoak aurretik ikusita ikaragarria ikusten da, oso tente, baina igotzean ez da hainbesterako, hori bai behera begiratzean gorputzean presa sartzen zaizu iristeko.
Berriz eskiada bikaina Coronas iboneraino eta hortik Estasen korridorea egitera. Ni azpian gelditu nintzen jaitsiera grabatzeko eta Diego moto bat bezala, tis tas batean, igo eta berehala nire ondoan zegoen (ze makina!). Coronas lepora joan eta berriz zibilizazioa edo jendetza aurkitu genuen. Gainerakoa erreza da, eskiada luze eta on bat Aiguallut baino lehenago dagoen errekaraino, udaberriko elurrarekin asko disfrutatu genuen. Egun bikaina pasatu genuen.
Bihar amunean Remuñetik Literola ibonetara eta handik Perdigero igo eta itzuli egin genuen, han elurra eskasagoa zen pasa den urteko ekainan baino.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina