Ibilgailuz aldatu dugu eta Villanuako udaletxean Collarada biderako baimena aldatu behar dugu. Nahiz eta irekitze ordua ez izan, oso ongi tratatzen gaituzte eta ez dugu udaletxea ireki arte itxoin behar.
Espata Aterpearen ondoan aparkatzen dugu 1680 m-ra. eta hemendik Marañán Leporantz doan haranean sartzen gara, baina lehenik ezkerrera hartuko dugu Cubilar d´os gueis-era sartzeko eta behin eskuineko pareta gaindituta, eskiak jantziko ditugu, goiko plataformarekin lotzen gaituen kanalera arazorik gabe iristen gara. Hemen, batzuek eskiak kendu eta kranpoiekin igotzen dute, beste batzuek, aldiz, ezkerraldeko aldapetatik sartzen gara, esposizio haniagokoak baina erosoagoak, kanalaren amaieran ateratzeko.
Toki erosoetatik jarraitzen dugu Collarada eta Collaradeta arteko lepora iritsi arte eta, ekialdeko isurialdetik, baldintza onetan, gailurrera igoko gara (azken metroak oinez). Tontorretik bista ikusgarriak izan genituen, eguraldi bikainarekin, eta zerbait jan ondoren, jaitsierari ekin genion.
Collaradaren ekialdeko aurpegitik jaitsiko gara Collado de Ip-era eta, Collaradeta eta Peña Nevera arteko lepoa gaiditzen dugu, handik Cubilar de los Bueyesera jaitsi eta igo garen bide beretik itzultzen gara.
La Espata aterpe ondotik ateratzen gara, oraindik oinez
Cubilar d´os gueisetik Collaradeta
Ezkerrean igoko garen kanalatik ikusten da
Cubilar d´os Gueisetik, atzean Bacun
Goiko plataformara ateratzeko kanala ezkerretik gainditzen dugu
Batzuk karanpoiez kanal erditik
Lourdes kanalatik ateratzen
Collarada aurrez aurre
Atsedenalditxo bat
Collarada eta Collaradeta arteko leporantz
Lepoan
Collaradako ekialdeko pala erraldoia
Ip-eko lepoa behean
Azken metroak oinez
Gaina, mendizale bat hegoaldeko palarantz doa
Goian gustura .....
...... inguru ikaragarria.
Monte Perdido alderantz
Palas eta Balaitous alderantz
Vignemale alderantz
Pala de Ip alderantz
Beste koadrila bat iristen
Gu, aurreko lepora goaz, Peña Nevera eta Collaradeta artean
Caucasotik etorri berriak gara eta gogoz gure pirinioa hartzen dugu. Pantikosara hurbildu gara eta Bacias mendira igo gara, ipar aldeko elur baldintza hobeagoak aprobetxatzeko.
Pantikosako bainuetxeetatik, Pantikosa eta Ara ibarra lotzen duen GR 11 bidetik igoko gara. Basoa gainditzen dugu eta majada del Serraton agertzen gara, azkar beheko Brazato aintzira parean kokatzen gara, eskuin aldean uzten dugu hara doan bidea eta aldapa tente batetik Brazatoko goiko aintziretara eta lepora iristen gara. Handik GR uzten dugu eta Punta del Puerto inguratu eta gero, Baciaseko kasko azpian dagoen lepotik azkar gailurra lortzen dugu.
Goitik ikuspegiak ikaragarriak dira, alde guztietara panoramika bikainak eskaintzen dizkigu. Ara ibarra aldera, Vignemale, Brazatoak, Tablato, Tena ibarra, Argualas, ....... Bacias alde honetako mendirik altuena da.
Basotik atera eta Majada del Serratora iristen gara
Beste aldean Pantikosako hirumilak, Argualas, Garmonegro, Arnales, Infierno.