2025/06/27

BELATETIK ZIRKULARRA. GARTZAIN, OKOLIN, SAIOA, ALGORRIETA

Powered by Wikiloc

Gaur Belate mendatera urbildu gara zirkular bat osatzeko, Mikel, Iñaki eta hirurok egun polit bat pasatu dugu Ultzama, Baztan eta Kinto artean dauden mendi hauetatik.
Ventaquemadatik Santiagoko ermitatik pasatzen gara Gartzaga mendira joateko, handik Okolin eta Saioa arazorik gabe egiten ditugu. Itzultzeko, Sagardegiko lepora jaitsi eta Okolingo lepotik mendia inguratzen dugu eta Irumugetako belardietatik Errebeluko lepotik pasako gara Algorrietako gaina zapaltzeko (1159 m.). Handik Algorrietako basotik Belateko monastegira jaitsi eta Santiagoko baselizatik berriz Ventaquemadara itzultzen gara.