2023/12/20

AIXITA, IRUÑERRIA BABESTEKO GAZTELUA

Gaur Etxeberritik aterata toki polit bat ezagutu dugu, Aixitako gaztelua. Izen bereko Biaizpeko arkaitz batean kokatuta dago eta ikuspegi ederrak eskaini dizkigu.

Klikatu argazkian informazioa ikusteko


Irurtzun ondoan eta Nafarroako ingurune hezearen sarreran, Biaizpe pasabidea dago. Gaineko arkaitzetako gailurretako bat, Haitz Nagusiaren aldamenean hain zuzen ere, AIXITA da. Mendilerroko mendirik txikienetako bat da, 705 metroko garaierarekin.

Aixitako gaztelua Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldean, Arakilgo lurretan egon zen, Nafarroako Erresumaren gaztelua izan zen




Goizean lainopetik atera gara Etxeberritik Aixitara joateko, laster laino gainean kokatu gara eta geroztik tokiaz eta egunaz ikaragarri gozatu gara.


Arkaitz gaineko gazteluko ondasunetara iristeko bidea ederkii prestatu dute.

Itsas lainoak irudi ederrak oparitu dizkigu.


Goiko partean kontu handiz ibili behar da.

Iruñerri alderantz

Sakana alderantz



Gazteluko azatrnak agerian utzi dituzte.

Jesús, Mikel eta Peiorekin Aixitan.






Aixitatik jaitsi garenean AZPETXOLETAKO zutarrira hurbildu gara, harri erraldoia lurrean etzanda dago, behar den bezala jartzea ongi legoke.







Azpetxoletatok itzuli gara gurutze honetaraino eta Biaizpe arkaitzei bira egin diogu Etxeberri herrira berriz itzultzeko, zirkular polit bat osatzen.

Irurtzunera joateko autobia ondoan dagoen zubia. Gu zuzen jarraitu gara.