2017/12/30

MANDILAR 2.211 M. HOZ DE JACATIK

Ameriketan urtero urakanak eta zikloien etorrera entzuten dugu eta gainera izen propioekin. Gero haien eragin suntsitzaileez harritutak gelditzen gara.
Orain ere hemen ekaitzeei izenak hasi dira jartzen, eta egun hauetan gure herrialdera izen propioa duen lehendabiziko ekaitza iritsi zaigu, "Bruno" ekaitza hain zuzen ere. Batzuendako ondorio txarrak ekarri ditu baina gaur piriniora hurbildu gara eta zuritasun miresgarria utzi du gure mendietan, izen propioa duten ekaitz hauek bere edertasuna erakutsiz.

Gaur "El Verde" egitea asmoa genuen, elur jauzi arriskua oso altua zelako eta mendi honen malda atseginetan arriskurik gabe elurraz gozatzen ahalko genuelako. Hala ere Biescasetik harrapatutako auto hilara luzeak Hoz de Jacatik sartzen behartu gaitu eta hemendik Mandilar egitea erabaki dugu.
Hoz de Jaca 1.272 metrotan kokatuta dago eta Mandilar 2.211 metrotan, beraz 900 metro inguru desnibela eginen dugu eta harantz doan pistatik hasita 13 km. inguru dago joan eta etorria egiteko.


Ezker aldean Mandilar ikusten dugu.

Hartzen dugun bidea elur-moto batek zapaldu du, gure martxa errezten.

Bidea ipar aldetik dabil, Teleran eguzkia jotzen du.

Telera eta Partacua Punta Eskarraraino.


Mandilar gertuago

Pista uzten dugu eta gora doan beste arrastoa hartzen dugu.

Partacua eta Tena ibarra



Argualas aldera, urrunean Arriel.

Mandilarreko ertza hartu dugu eta inguruak asko hobetu du


Azkenean eguzkira iristen gara.



Zailena egina dago, Martin arnasa hartzen.

Eskuinean Bazueloko lepoa

Tendeñerako punta agertzen da ere.

Azken txanpak, Telera lekuko.

Ni ere egon nintzen, ..


Gailurretik Pirinioko gailurrak agertzen dira.

Tendeñera, Sabocos

Iñaki Mandilarretik itzuli eta gero.

2017/12/04

ADI 1.457 M . ETA ITURRUNBURU 1.312 M. ZIRKULARRA


Denboraldiko lehenengo elurte handia izan dugu etxe ondoan eta gertuko mendietara hurbildu gara. Gaur ADI eta ITURRUNBURU egin ditugu Sorogainetik zirkular polit bat osatzen.
Etxetik 9,15etan atera eta 10,15etan fokeatzen ari gara. Sorogaineko aterpea pasatu eta 300 metrotara kotxea utzi dugu.
Ezker aldera ateratzen den pista hartu dugu, Artxipispietan agertzeko, hau Zilbeti eta Sorogain artean dagoen ertza da, hemen Zilbetitik etortzen den bidea hartu dugu eta utzi gabe Adira iristen gara.
Handik zuzen jaitsi Aratungo leporaino (1.216 m.) eta eskiz ibiltzeko oso traketsa den pagadi bat zeharkatu eta gero, aurrean Iturrunburu oso dotore agertzen zaigu. Arazorik gabe gailurra zapaldu eta handik berriro kotxera itzultzen gara.

ADI, goiz osoa lainopean izkutatua egon da baina azkenean agerian gelditu da eta bere ikuspegiaz gozatu dugu.


Goiz hasieran lainoak nagusi izan dira.

Politasoroko pistatik 

Artxipispietatik Erreniega ikusten dugu.

Adi alderantz, lainoak mendia izkutatzen du.


Ertzatik Adirantz goaz eta bidetik Astobizkar ikusten dugu.

Astobizkar eta Ortzantzurrieta laino azpian

Ertzatik beste alderantz Elomendi eta Izaga

Bidean txabola baten hondakinak.

Astobizkar lainotik atera nahian.

Azkenean ADI begi bistan daukagu. Oraindik lainoak daude

Azken elurteak gailur ondoko hesiak ere zuriz jantzi ditu.

Kaskoa zapaldu dugu. (Mikelek egindako argazkia)

Hemendik Mikelekin zeharkaldia segitzen dugu. Iturrunburu aurrean dugu.

Aratun lepotik berriz gora.

Elurteak eta zeru oskarbiak argazki politak uzten dizkigute.

Berriro Iturrunburu agertzen zaigu, lehenago baso zakar bat zeharkatu behar da.

Nondik pasatu ez dugu ongi ikusten .


Atzean ADI gelditzen da, orain bai agerian.

Iturrunburura joateko bidea ere garbi gelditzen da.

Gailurretik koadrila bat jaisten hasten da.

Goitik ikuspegi espektakularrak daude, erdian Mendi Haundi, ......

......., Astobizkar eta Ortzantzurrieta dagoeneko garbiak.

Gure paisaietako partea diren hesiak.

Iturrunburu, eguneko bigarrena. Atzean Adi.