2016/11/17

MOUSCATÉ, EZEZAGUN HORI!

Hiru Erregeen Mahaia eta Petretxema, bi mendi ospetsuak, eta haien artean, haien itzalpean ezezagun bat, MOUSCATÉ.
Bere inguruko mendiak eta Pirinio alderantz begiratoki paregabea da eta erraldoiez inguraturik dagoenez, hauen bistak izutzen du.



Goizeko 8.15etan Lintzatik ateratzen naiz, bakarrik, mendiaz gozatzera. Eguraldia bikaina, mendia berde, grisa eta zuria, oraindik neguak ez du nahiko jo eta udaberri antza du. Hala ere elurra hormaturik dago, goitik kranpoiak jarri behar izan ditut.


Mapan bidea markatua dago eta Hiru Erregeen Mahaiarako bidearekin bat egiten du, gutxienez Escouesteko leporantz desbideratzen naizen arte. Mouscaté eta Mahaiaren arteko lepoa nabaria da eta altuera piska bat, Mahaiko bidetik, hartzen dut gero lepora joateko. Handik mugarriak daude eta gailurrera ongi iristen da.

Ezkaurrek eguneko lehenengo izpiak jasotzen ditu

Lintzako lepoan elurra oraindik oso gogorra dago, Ezkaurre eta Txamantxoia ederrak agertzen dira hegoalderantz, ....

... ipar alderantz,ordez, Budogia, Hiru Erregeen Mahaia, MOUSCATÉ eta Petretxema. Dena zuriagoa.

Eta gure gainean Lapakiza.

Berriro Ezkaurre.

Hemen Hiru Erregeen Mahaiaren lurraldean gaude, zonaldeko erraldoia.

Mahaiarako bidea utzi dut eta Escouesteko lepoa aurrean dut.

Lepotik igotzen hasi eta gailurra agertzen zait, ere Petretxema eta Ansabereko orratza.

Gailurretik Lapakiza, ...

... Hiru Erregeen Mahaia, ...

... Pirinioa edo Auñamendiak eta Ansabereko Ibarra, ...

... Petretxema eta Ansabereko orratzak, ...


... Ori mendia, Lakartxela eta Barazea artean, ...

... eta ni neronek selfiatzen.

Escouesteko lepotik.

Hau da mendia. Ez dakit igoera erreza dagoen zuzen igotzeko. Elurrarekin seguru baietz.


Eta bukatzeko Atxerito, kontraste polit batean Lintzako etxolarekin.