2016/10/28

ZILBETI (725 M.) - TIRATUN (1235 M.) -ADI (1457 M.)

Gaur Zilbetiko basoetan murgildu gara, udazkeneko egun zoragarri honek opari eskaini digu eta horri eutsi besterik ez dugu egin.
Eguna aspaldin esnatu da, lurrina ahotik oraindik ateratzen da goizeko freskotasuna apaltzen Lizartzu leporantz hurbiltzen garen bitartean. Pista, basoko ebakidura balitz bezala, inguruari giro artifiziala ematen dio, baina gizakioi aukera ona, haren barnetik ibiltzeko, ematen digu.
Lizartzutik Tiratun edo Egietako gaina igotzeko bere pagadian murgiltzen gara. Argi eta koloreen jaialdi batek inguratzen gaitu eta gaina honek defentsa aldapatsua izan arren, mendiko indarrak hartzen ditugu berehalakoan goian egoteko.

Tiratun edo Egietako gaina 1235 metro ditu eta Adi mendian hasita eta Zubiri herrian bukatua den bizkar mendian kokatua dago. Adi hego alderantz sortzen da eta Pilotasoro, Lizartzu, Tiratun, Izaurgi lepoa eta Erroko mendatea bertan daude. Bizkar mendi honek Arga eta Erro ibaien ibarrak oso argi bereizten ditu.

Gainatik ikuspegi ederrak gozatzen ditugu, iparralderantz ADI, inguru honen jaun ta jabe, bere baitatik Iparralderantz zein hegoalderantz, basoak, ibaiak eta ibarrak sortzen dira, lurralde basatia bezain emankorra osatuz. Ipar ekialderantz Auñamendiak, hesi ikaragarria, hegoalderantz nahi aina ikusteko, azkenean egun oso bat pasatzen ahal da mendi punta guztiak ikusten eta ezin bukatu.
Toño Tiratuneko azken aldapetan.

Goitik

Tiratuneko "verticea"

Auñamendiak

Berriz Lizartzu lepoan gaude. Negua hurbil da eta hango jendeak egurra prestatzen du hotzari aurre egiteko eta motozerraren hotsak basoko isiltasuna urratzen du pagoaren bizitza urratzen duen bitartean (RIP).
Lepotik ipar alderantz baso bukaezina segitzen dugu, basoak hordituak Pilotasoro lepoa pasatzen dugu eta handik gutxira argitasun leherketa bezala basoa bukatzen da eta gure gainean zerua erabat zabaltzen da, Adi mendiaren hurbiltasuna ohartarazten. Ikuspegia mundu zabalera irekitzen da eta gure begietarako opari bezala Andiatik Auñamendietara panoramika bikaina dugu. Adi gaina zapaltzen dugunean oraindik handia eta ederragoa dugu: Aiako harriak, Larrun, Auza, Astobizkar, Auñamendiak, Moncayo, Aralar, Anboto, .... Guzti hauek gure esku daude, pribilegiatuak gara.
Baina oso gertu ere, Zilbetiko mendiak hegotik eta Aldude eta Urepeleko mendiak iparretik.

Lizartzu lepoa

Adi gertu dago, basoa bukatzen ari da.

Iturrunburu.

Adiko gainan jendea dago.

Gaina ondoan lepo txiki oso polita dago.

Xuriain,Okolin, Saioa, ...

... Mendihaundi, Menditxuri, Orhi eta Auñamendiak, ....

Toño.

Zotalar, Oilarmendi eta Iramendi oso gertu.

Izaga eta Elomendi puntak urrunean.
Eguzkiak goiza astindu du eta gailurran oso gustura gaude, baina orain gutxi geldirik edo esistitzen etzuen denborak, bat-batean buruan astindu eta mugiarazten gaitu. Goizean ibarrak betetzen zituen lainoak desagetzen dira, jendea goian pilatzen da eta azkar behera ihes egiten dugu. Berriro basoan murgiltzen gara eta berriz ere bere xarmaduraz blai gure espirituak libre ibiltzen dira (bufff).
Lepottipi Zotalar baino lehenago da eta honek Zilbetirako bidea berriz adierazten digu. Handik gertu Gernika aurkitzen dugu, garai batean gudaren lazgarrikeriak salatzen zituenak, hemen harrobiaren zentzugabekeria ere salatzen du, basoari giro misteriotsua eta aldarrikatzailea emanez.
Ibilbidea bukatzen ari da, geldirik zirudien denbora martxan egon da beti eta orain dela 5 ordu hasi zena nahi gabe bukatzen da.
Adi eta Zotalarreko bizkar mendia segitzen dugu.

Baso erdian etxola.

Toño onttoen bila.

Zilbetiko Gernika.

Añadir leyenda


2016/10/04

ANAITASUNA XXXVII. MENDI ASTEA

AURTEN ABENDUAN OHI DEN MENDI ASTEA AURRERATU DA ETA GAUR URRIAK 4 HASTEN DA.
LAU EGUN ETA LAU FILM. ASTEAZKENEAN CHOGOLISAKO NAPAR ESPEDIZIOAREN 30. URTEURRENA OSPATUKO DUTE.
AURTEN KUTXABANKEKO BABESA DESAGERTZEN DA ETA SARRERAK PLANETARIOAN BERTAN HARTU BEHARKO DIRA.