2016/04/25

KOLLARADETA 2.729 M.


Kollaradeta, Kollaradaren ahizpa txikia. Urrundik ikusita irudi antzekoa dute, baina gurea 150 m. baxuagoa da.
Gaur Karlos, Martin, Karmelo eta ni 7,45etan bildu gara eta, 10,30etan inguru ibiltzen hasi gara.
Zirkular klasiko bat egin dugu, goialdera iristeko, dagoen pareta, bi mendi artean dagoen paretaren kanala gainditu dugu eta Kollaradeta eta Neveras artean dagoen lepo batetik jaitsi gara.





























2016/04/06

AISATIK ASPE, 2.645 M.


Bearnen "Aspa" deitzen diote eta Somportetik Oloron alderantz zabaltzen den ibarrak eta bere goi-ibarran dagoen mendiguneak izena hartzen dute. Gero mendizaleek bere punta altuenari ere Aspe deitu diote, eta gaur punta hori igotzeko Aisa ibarrera joan gara.
Aurreko egunean botatako elurrak mendiari itxura ederra eman dio eta ezinbesteko eguraldiarekin ere egun ikaragarria izan dugu.
Gaur Ramonek, Diegok, Ferminek (mankomunitatekoa) eta nik "bingo" egin dugu alde honetara hurbiltzean.