2016/03/15

ADI, ADI.

ADI mendia, Kinto lurraldearen jaun ta jabea da. Iparralderantz, Ipar Euskal Herriko Urepel, Esnazu eta Aldude daude. Hegoalderantz, Hego Euskal Herriko Eugi, Zilbeti, Lintzoain, Bizkarreta, Mezkiritz eta abar.
Adi aipatzean oso zaila da Kintoarekin ez lotzea eta aldrebes ere, Kinto aipatzean oso zaila da Adirekin ez lotzea.
Kinto izen bitxia da baina, izen hau nondik dator?. Kintoa ehuneko hogeia da, bosten bat hain zuzen ere, eta Xlll. mendean, Erro Ibarrakoek izan ezik (Errok Kintoko propietatea izan zuen), gainerako guztiek txeriak Aldudeko mendietan loditzeagatik, Nafarroako erregeei pagatu behar zieten, eta hau zen: bost txerrietatik bat erregeentzat zen, hau da "kinto" bat, "kinto real" bat.

Argazki honetan, Okoro ondotik, ADIren irudi dotorea ikusten da.Bera den bezala agertzen da, misteriotsua, milaka istorioa inguraturik eta bere ama itxura ere, bere baitan Nafarroako pagadi handienak babesten, oreinak, basurdeak, orkatzak, azeriak, ugatzak, saiak, miru beltza, arrano sugezalea, arrano beltza ere bere zeru eta basoetan mugitzen dira.
Eta ere gu, bai, gu mendizaleok bere magaletan mugitzen gara. Orain neguan gure eskiekin, eta hori da ondorengo argazkietan ikusi daitekena.
Sorogainera joan ginen Adira igotzeko, elurte polit bat eta gero. Goitik alde batetik jaitsi ginen eta berriz gailurrera igota, ipar alderantz irristatu ginen gure taulekin.
Egun on bat pasatu genuen eta ia 1.200 metro desnibela gainditu izan behar genuen Sorogainera itzultzeko.