2015/11/06

ERGA, TALAIA EZINHOBEAGO BAT



Goizeko lehenengo orduetan Aizkorbe eta trinitatea.

Egun bikaina gaurkoa, batezere mendira joateko. Zerua urdina eta ibarretan laino fin bat, epela eta haizerik ez. Guzti hau hego aldeko haizeak oparitu digu udazkeneko egun honetan.
Aizkorbe herrira hurbildu gara Erga mendia igotzeko. Hemendik aukera batzuk daude eta guztiak oso politak eta interesgarriak. Arruntena herritik, bidea zuzen jarraituz, bide zabal batetik hasieran eta bide oso ongi markatua gero Trinitateko ermitaraino, gero berriro bide zabal batetik gailurreraino.
Beste aukera bat, zirkular bat egitea da. Herritik betiko bidea segituz, laster ezker alderantz bideska bat ikusiko dugu, handik Irurtzunerantz doan bidea hartzen da eta aurrerago Saien bagiratokira abiatuko gara, hori pasatu eta gero, bidea desagertzen da eta jaisten gara tuneletara, errepide zaharra hartzeko. Gero bide batetik Latasatik datorren bidea hartu eta ermitaraino igoko gara, bukatzeko Aginaga herrira jaitsi eta errepide eta bideetatik berriro Aizkorbera itzuli.
Gaur egindakoak Begiratokiraino eramaten gaitu eta handik, basotik gora mendiko ertzera iritsiko gara eta azkar ere, gertu dagoen gailurreraino. Jaitsiera bide normaletik egin dugu.



Aizkorbe

Gaztelu eta Txurregi agertzen ari dira.

Artxueta, Iruhaundi mendia eta Bi Ahizpeak (Ahizpe handia)

Irurtzun

Irurtzun lainopean oraindik, garaian oskarbi.

Saien behatokira joaten

Iruhaundi eta Larrazpil

Bahatokitik Bi Ahizpeak eta Sakana.



Goldaratz


Gailurretik gertu

Talaia ederra pirinio alderantz.

Gailurra, trastez beteta

Lainoak argazki ederrak oparitzen dizkigu.

Gu gailurrean

Ergako Trinitateko ermita.