Seguruaski denok Arousa izena galiziarekin bat kokatzen dugula, eta ere itsasadar bat dela badakigu eta zerbait gehiago seguruaski ere. Baina ILLA DE AROUSA entzuten badugu gutxik dakite edo entzun dute.
"Combarro" kostaldeko herri tipikoa, etxeak eta horreoak itsasoraino iristen dira, granitoz egindako etxeek bere sendotasuna azaltzen dute.
Arousako itsasadarra Rias Baixasetako zabalena da eta bere barnean edertasun handiko irla eta irlatxo ugari daude, A ILLA DE AROUSA besteak beste.
Arousako perfila oso okertsua da eta horregatik badia eta penintsula asko daude eta hauetan marinel-herri asko sortu ziren, adibidez Cambados, Albariñoren hiriburua.
Aireko argazki honetan Arousako irla ikusten da. Beheko penintsula "Do Carreirón" parke naturala da, hemen toki eta hondartza miresgarriak aurkitzen ahal dira.
A ILLA DE AROUSA
Irlako biztanleak batez ere arrantzan ibiltzen dira eta bere produktu dastatzea ezinbestekoa da, bere tabernetan eta jatetxeetan prezio egoki batean kalitatea eta kantitateaz ohartuko zara. Arrantzaz gain ere baratzak, behiak eta beste animaliak ere irlan ikusten ahal dira.
Dena den turismoak gero eta garrantzi handiagoa du.
Dena den turismoak gero eta garrantzi handiagoa du.
ILLA DE AROUSAra iristeko, Galiziako zubirik luzeena gurutzatu beharko dugu, ia 2 kilometrotako zubia.
Irlan, "Do Carreirón" Parke Naturala aurkitzen da eta honen barruan hondartzak xarmagarriak edonon, toki basatiak eta lasaiak, ibilaldi txikiak egiteko eta txoko ikusgarriak aurkitzeko.
Granitoak kostaldea markatzen du eta tartean are zurizko hondartzak agertzen dira. Tokia turismo ekologikoa egiteko oso aproposa da.
"Area de secada" hondartza itsasargitik gertu dago.
"Area de secada" hondartza itsasargitik gertu dago.
"Punta Cabalo" Itsasargia 1852. urtean eraiki zuten. Orain jatetxe batean bihurtua, harkaitzen artean altzatzen da paisai ikaragarri batean. Ondoan "Sualaxe" eta "Area da secada" hondartzak aurkitzen ahal ditugu.
"DO CARREIRON"
Irla barruan "Do Carreirón" parke naturala penintsula bat da eta babestua dagoenez tokia oso basatia eta naturala mantentzen da. Bere hondartzek bisita asko jasotzen dute, bide oso onak daude ibiltzeko eta urrunago dauden hondartzetan normalean bakarrik egoten ahal zara. Nudismoa egiteko ere toki hoberena da.
Area zuria, ura gardena eta pinudiak lekuko hondartzetan, egun hauetan (asteburua barne) zure hondartza aukeratzen ahal duzu bakarrik egoteko.
Itsasadarra oso babestua da eta urak lasaiak dira, hala ere ekaitzen aztarnak aurkitzen dira zenbait tokietan.
Ibilaldian halako paisaiak normalak dira, badiak, basoak, hondartzak eta mota askotako animaliak aurkituko ditugu.
Galiziara oporretara joan ginenean ez nuen halakorik aurkitzea espero, aurkitu genuen bezala utzi genuen, turismoak guzti hau alda ez dezala espero dugu.