2015/08/06

AGUAS TUERTAS, PIC D'ARLET, ... , PICO ROYO.

Gaur Guarrinzako pista hartu dugu "Aguas Tuertas" ibar zoragarri alderantz joateko. Handik Col d´Arletera igo eta Pic d´Arlet, Arlet aterpea, Pic d´Aillary, Pico Despeñaperros, Pico Royo eta Guarrinzako pista.Oso zirkular polita osatu dugu, Frantzia eta Espainia artean ibili gara, mapan jartzen duelako, bestela mendian mugak exititzen ez direnez, ez gara ohartzen.
Ertz honetan haizeak eten gabe jo du eta egun berotsua errezago jasan dugu.

Goizeko 6,30ak dira eta Carlos, Ferre, Martin eta ni Iruñetik ateratzen gara Echo alderantz. Guarrinzako ipar aldean dagoen mendikatea ezagutzera, mendi eta toki oso politak daude baina klasikoak ez direnez, jende askok ez ditu ezagutzen.
Goizeko 8,50etan ibiltzen hasten gara eta pistatik "Aguastuertas" ibarrera iristen gara, hango trikuharri bisitatzen dugu eta handik, ibaia gurutzatu eta gero, ezkerreko sakanatik satzen gara (Acueko sakana). Hasieran biderik ez dago, baina gora errez joaten da, azkenean Arleteko lepoa ikusten dugu eta bide nabariago bat aurkitzen dugu hara iristeko.

Langa hau pasata "Aguastuertas"en gaude eta ......

.... ibar xarmagaria gure aurrean agertzen da.

Trikuharrian atsedenalditxo bat.



Sakanatik igotzen hasten gara.

Altuera azkar hartzen da.

Eta gure lepoa ikusten dugu.

Carlos, Ferre eta Martin, azpian "Aguastuertas" eta atzetik "Castillo de Atxer" agertzen hasten da.

Martinek ez du aukera galtzen hainbeste aldiz egindako Pic d'Acuerekin argazkia egiteko.


Arleteko lepotik, aterpea eta aintzira, urrunean Midi nabarmen agertzen da.


Lepoan gaudela, Carlos eta Martin aterpera jaisten dira eta Ferre eta biok, Arleterantz abiatzen gara. Handik lepo batetik aterpera ere jaisten gara eta han zerbait jaten dugu eta kafe on bat dastatzen dugu.

Arleteko kaskoa. Behean aterpea eta aintzira.

Ferre aterpe aurrean.


Atsedena bukatzen da eta benetako "lana" hasten da. Zuzenean  Aillary mendirantz jotzen dugu eta ertza jarraituz, igo eta jaitsi, igo eta jaitsi, .... Punta Despeñaperros, Pico Royo eta lepotik kotxera. Jaitsiera luzea egiten da, bide nabarmena ez dagoelako eta beheko aldean haizea jotzen ez duelako eta beroak zigortzen du.

Carlos, Aillary mendiko azken txanpetan, atzean Arleteko punta.

Aillary kaskoa

Castillo de Atxer (besteak beste)

"Aguastuertas" eta gainean Bisaurin. (besteak beste)

Aillarytik euskal pirinio alderantz


bidean ez dugu uzten punta bat ere egin gabe.

Martin tximinia batetik gora.

Aurrean Punta Despeñaperos.

Toki bitxia, harrien kolore desberdinagatik eta pareten itxuragatik.

Eguneko azken punta bistan dugu, Pico Royo.




Gure azken kaskoa. Pico royo.



Guarrinzako pista ikusten da.

Hemendik intuizioa jarraitu behar da jaisteko edo GPSko traka. Gu biak


Eta hala bazan ala ez bazan sar dadila kalabazan, .........

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina