2013/10/31

LINTZAKO ZIRKULAR BAT

PETRETXEMA-SOBARKAL-ATXERITO-TXINEBRAL-GAMUETAKO FOYA-IPAR GORRETA

Gaur zirkular batean Lintzako mendi klasiko batzuk lotu ditugu. Desnibela 1.700 metro eta ibilbidea 18 kilometro inguru duen zirkular honetan Petretxema, Sobarcal, Atxerito, Txinebral de Gamueta, Foya de Gamueta eta Ipar Gorreta egin ditugu, osotara 7 ordu bete ditugu eta neguko baldintzak aurkitu ditugu ere.
Hasieran Lintzako aterpetik atera gara 7,30etan eta zero azpitik 3 gradu zegoen, haize hotza eta zakarrak ia ibiladi osoan jo gaitu. Petretxema lehenengo gailurra izan da eta aurreko egunetan botatako elurra oraindik ipar aldeetan mantenzen zen, zenbait tokitan ongi ibiltzeko traba handia zen.
Petretxematik azkar joaten gara, baldintza desatseginak zirelako eta Petretxemako lepotik pasa eta gero Sobarkalera igotzen gara, eguzkia berotzen hasten da eta eskertzen da, hala ere hotza handia da oraindik.
Sobarkaletik Atxeritora igotzea helburua da, bere iparaldetik, bidea dagoela badakigu baina ez dugu ezagutzen eta elurrarekin ez dakigu ahalko dugun ala ez. Igotzeko tokiak elurra du eta kontu handiz igotzen gara toki oso arriskutsu batetik. Azkenean kostata baina gailurrean agertzen gara, tentsio handia izan dugu igoeran eta gailurrean atsedena egiten dugu eta zerbait jateko aprobetxatzen dugu.
Hurrengo helburua Txinebral de Gamueta da, pareta erdian dagoen kanal handi bat ikusi nahi dugu ea handik igotzen ahal den ala ez. Legardi nazkagarri batetik kanaleraino hurbiltzen gara eta ezin dela ohartzen gara, azken puxkan diedro-tximinia bat dago eta soka eta aseguruak ezinbestekoak dira.
Paretaren azpitik segitzen dugu eta ahal dugunean Txinebraleko muinoan igotzen gara gailurrera joateko, desatsegina ere badago eta Foya de Gamuetara segitzen dugu argazki batzuk egin eta gero. Hemendik Foya eta Ipar Gorreta oso azkar egiten dira eta handik Gamuetako lepora iristen gara.
Toki honetan Mallo de Gorreta ikaragarria ikusten da eta Pirinio aldera ikusten dena ere ikusgarria da. Hemendik bakarrik jaistea falta zaigu eta "Paso del Caballo"tik berriro Lintzako aterpean gaude.
Eguraldi ona espero genuen eta ona izan da baina hotza eta haize fuertea gure kontra egon dira eta espero ez genuena elurra zen, eragozpen handia izan da, batez ere Atxeritora igotzeko. Dena den oso zirkular polita osatu dugu baina garaia halakoak egiteko bukatzen ari da, negua dagoeneko atarian dago.




Ezkaurre goizeko lehenengo orduetan, beti prest argazki bat jasotzeko.




Lintzako lepora iristen Budogia, Hiru Erregeen Mahaia, Mouskate eta Petretxema agertzen dira.




Petretxemako ertzan haize kaxkara eta hotz handia, eguzkia oraindik indarrik ez.




Javier Petretxemako gailurrean, eguneko lehenengoa,  Hiru Errgeen Mahaia bere atzean.




Petretxematik Txamantxoia, Lapakiza, Lakartxela, Ori, ......




Petretxemako leporantz, elurrak ipar aldeak zuritzen ditu.




Lepotik Pirinio aldera.




Petretxematik egindako jaitsiera.




Sobarkal igotzen hasten gara, Ansabere baimenarekin.




Sobarkaleko goikaldeak harri puska handi bat ematen du. Trepada oso erreza du.




Sobarkaleko gailurrean, eguneko bigarrena.




Sobarkaletik Petretxema, Mahaia, Pene Blanque eta Ansabereko orratzak.




Beste aldera gure hurrengo helburua, Atxerito.













Ansabereko orratzak eta Sobarkal oso harro daude.




Atxeritoko ipar aldea. Eskerretik igoko dugu.




Hasieran bidexka poli bat da.




Gero polita da baina elur gehiegi.




Eta egin behar den trepadetan oso arriskutsua elurragatik.




Azkenean goikaldean agertzen gara eta lasai arnasten dugu.




Atxeritoko gailurrean, eguneko hirugarrena.




Txinebral de Gamueta eta Gamuetako Foya, hurrengo helburuak.




Atxeritotik Alano aldera eta Txipeta, Petrafitxa, Kinboak, ....








Ori mendia, Iratiko oihaneko babeslea.




Guarrinza aldera, oraindik oso berdea.








Atxeritotik Pirinioa. Midi beti protagonista.




Atxeritoko hego aldeko pala.




Txinebral de Gamuetako ertza. Zuriz Ipar Gorreta.




Ertzeko zirrikito honetatik Atxerito agertzen zaigu.




Txinebraleko gailurrean, eguneko laugarrena. Berriro haize zakarra hasten da.




Eta goitik Gamuetako Foya, hurrengoa.




Gamuetako Foyan, eguneko bostgarrena. Atzean Txinebral ikaragarria.




Toki errez batetik Azkena egitera goaz, Ipar Gorreta.




Javier Ipar Gorretan, eguneko seigarrena eta azkena.




Gorreta de los Gabachos eta Mallo Gorreta.




Pirinioa beti espektakularra.




Gamuetako lepora jaisten gara eta sakan horretarantz abiatuko gara.




Gamuetako lepoa eta Mallo Gorreta.




Udaberria itzuli dela dirudi, berriro epela eta berdetasuna.




Gamuetako sakanatik Gorreta eta Anzotiello urrunean, behiak ez dira hortaz ohartzen.




"Caballo" pasabidea aterpera iritsi baino lehenago.




Eta gure zirkularra bukatu da, berriz aterpean gaude.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina